XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenean espainiar eta portugesek egin zuten gauza bakarra lapurtu zieten guztia lapurtu eta buruan sartu zieten guztia sartzea izan zen.

Hori bai, eremu indigenan bizi direnak oso harro daude indigenak izateaz.

Nire emaztea, eremu indigenan bizi ez den arren, oso harro dago Sateré izateaz; gainera Sateré komunitatea babesteko erakunde bat antolatu du eta festak egiten ditugu horren alde.

NOLAKOA DA EREMU INDIGENAKO BIZIMODUA?

Ez naiz bertan bizi izan, baina handik igaro naiz eta badakit nola bizi diren.

Ehiztari eta arrantzaleak dira, ehiza zertxobait desagertu den arren.

Eta ez da indigenen errua izan, indigena ez baita naturaren hondatzailea; indigenak badaki bere bizia dela eta babestu egiten du natura.

Gero gizaki zuria iritsi eta gauza asko hondatu ditu.

Beren herria badute, gutxienez.

Han erreserba deitzen diote, baina izen honek nazka ematen dit, azken finean beren herria delako eta izen honekin badirudi zoologiko batean sartutako animaliak kontsideratzen dituztela.

Bestalde nekazaritza badute, baina oso eskasa.

Eta zuriei ere ez zaie interesatzen garapena bultzatzea, indigenak orain dauden bezela nahi dituzte.

Hor dago FUNAI erakundea; hauek indigenen kontura bizi dira eta penagarria da.

Berez indio brasildarren ordezkari dira, baina txerrikeria bat da; hauek indigena ezjakina izatea nahi dute, bere eskualdean sartua eta ez garatzea, horrela ederki bizi baitira besteen kontura.

Herri indigena oso ona da, legalak dira.

Denborarekin, beren konfiantza merezi duzula ikusten dutenean, orduan eskaintzen dizute.

Jende ona da, eta ez dira ezjakinak, argiak dira, baina engainatu egiten dituzte.

FUNAIn sartuta dauden indio askok, Alemaniatik laguntzak iristen direnean beraientzako hartzen dituzte eta herriari ez zaio ezer iristen.

Herritarrak ez dira honetaz konturatzen, oso isolatuta bizi dira eta jende honengan badute konfiantza, ezertan laguntzen ez dieten arren.

Korrupzio ugari dago kontu hauetan, lotsagarria da.

USTELKERIA HAN NABARIAGOA AL DA HEMEN BAINO?

Espainia, Euskadi eta Europan mundu guztiak lapurtzen du, ez dagoelako politiko zintzorik.

Baina han korrupzioa nabarmenagoa da, lotsagarria da.

Han ez dago ez presio sozial ezta hemen egon daitezkeen kontrol-mekanismorik.

Jendea beldurrez dago, eta ez da ezer eskatzera ausartzen, ez da mobilizatzen.

Nik eredutzat Euskadi jartzen diet, baina konturatu naiz hemen inoiz baino pasibitate handiagoa dagoela.

HAN ATZERRITAR SENTITZEN AL ZARA?

Ez, baina hangoek atzerritartzat naukate.

Gringo deitzen didate, eta han 90 urte bizitzen banaiz ere beti gringo deitzen jarraituko dute.

Hasieran Dolar-gizona deitzen zidaten, diru piloa nuela uste zuten, eta ez nuen sosik ere.

Orain gringo esaten didate, baina errespetuz, herritarrek nahiz indigenek asko maite nautelako.

Nik esaten diet balitekeela ni haietako batzuk baino amazoniarrago izatea, Amazonas haietako asko baino gehiago maite dudalako.

Haietako asko Amazonas esplotatzeko bakarrik daude han.

Ni ez.

Amazonas berez dena delako gustatzen zait neri.